
Azaroaren 5etik 9ra. Bihotz Gaztea Ikastola. Egokitzapenaren ondoren
Azaroaren 5a Astelehena
​
Gaur, egokitzapenaren ondorengo lehenengo eguna izan da. Hasiera hasieratik ezberdintasunak ikusi ditut. Ume gehienak berehala egokitu dira, beste batzuei ondorioz pixka bat gehiago kostatzen ari zaie. Baina orokorrean harreman eta giro goxoak nabaritzen dira gela barruan.
​
Ezberdintasunik nabarienak ordutegia eta errutinak dira. Ume askok jantokian jaten dute eta hori prestatzeak eta kudeatzeak aldez aurreko prestakuntza egokia dakar.
​
Lehenengo egun honetan pixkat galduta sentitu naiz. Errutinak eta ordutegiak ezezagunak izanda, moldatu beharra izan nuen. Hala ere oso gustura sentitu naiz eta beste andereño bat banintz sentitu naiz.
Azaroaren 6a Asteartea
​
Gaur, klasean egon gara umeekin jolasten. Bigarren egun honetan ume batzuk negar egin dute, baina ni neure besoetan hartu ditut eta musuen eta besarkaden bidez lasaitu egin dira.
​
Noizbehinka arazoak sortu egin dira ume batzuen artean baina irakasleen laguntzarekin konpondu ditugu eta klasearen giroa aldatu da.
Azaroaren 7a Asteazkena
​
Eguzkia atera da gaur, hortaz, patiora atera gara. Egun berezia izan da gaurkoa, 4 eta 5 urteko umeekin egon gara patioan.
Ume txikiak, bi urteko umeak, erlazio paregabea sustatzen dute 4 eta 5 urteko umeekin.
Ikaskuntza guztiz nabaritzen da eta umeak imitazioaren bidez ikasten dutenez, guztiz esanguratsua da txikientzat nagusiekin jolastea.
Azaroaren 8a Osteguna
​
Psikomotrizitateko pieza bigunekin zirkuitua egin dugu gaur. Bi urteko gelako umeak astean behin, ahal izatekotan, psikomotrizitatea egiten dute. Heziketa fisikoa egiteko arropa erosoak dakartzate eskolara.
​
Jolasten duten momentuan, irakasleak behaketaren bidez ebaluatzen ditu ume bakoitzaren garapena, baina esan dudan moduan jolasaren bidez ikasleak ariketa fisikoa egiten dute.
Azaroaren 9a Ostirala
​
Gaur, azaroak 9 ostirala azken eguna izan da. Goizeko 8.30 eskolan egon naiz, goiz jaikitzen diren umeekin. Goizeko 9ak heldu arte ikasle hauek gosaltzen dute eta jolasten dute.
​
Gainerako umeak heltzen direnean, harrera egiten da, musuak eta besarkadak elkarbanatzen dira eta guztion artean jolasten gara.
​
Eguna amaitu denean musu eta besarkada piloak eman dizkiet neure txikitxuei, irrikatan nago haiekin berriz egoteko, zoragarriak baitira.