
ABENDUA
Abenduaren 3a eta 4a
​
Aste hau oso motza izan da, zubia izan baino lehen bi egun pasa ditugu geure ume txikiekin.
​
Bi egun potenteak, duda eta galdera piloak egin dizkigute. Noiz joango zarete? Berriz ikusiko dugu elkarri?
Umeak urduri egon dira eta gu nabaritu dugu, hala ere jolasean aritu gara guztion artean.
Abenduaren 17tik 21era
​
Azken astea eta azken eguna heldu da. Umetxoak ez dute nahi gu joatea, baina pixkanaka ulertu egin dute. Azken egunerako ekintza berezia prestatu dugu, puxikak puztu ditugu, umeen izenak eta geureak idatzi ditugu eta gainera pilo bat jolastu dugu.
​
ABENDUAREN 21a. Egun zoragarriak izan da, musus eta besarkadaz beterik. Geure umetxoak guztiz maitagarriak dira.
Abenduaren 10etik 14ra
​
Hainbat agur esateko prestatzen hasi gara. Pixkanaka esan diegu umeei joan behar garela baina oso gustura egon garela haiekin. Batzuengan atxikimendu sentimendua sortu dugu eta hortaz, zaila egin zaigu haientzat eta baita guretzat ere.

